Kartoia
babesteko, garraiatzeko,
erakusteko…

KARTOI
PLANTXAK

Kartoizko bobinetatik abiatuta, kanal eta akabera desberdinetako kartoi ondulatuko plantxak fabrikatzen ditugu. Paper-kalitate desberdinak kanalen gamarekin konbinatuz, erresistentzia eta emaitza barietatea duen kartoia lortuko dugu.

Kanalak:
Mikro (E), hiru (B), bost (C), lau (E+B), sei (E+C) eta zortzi (B+C).

Kanal desberdinak kalitate desberdineko paperarekin konbinatuz, erabilera bakoitzerako kartoi mota egokia lortzen dugu.

KAXAK
ETA OSAGARRIAK

Kartoizko kaxak super-erresistenteak edo ultra-arinak izan daitezke, fabrikatzeko moduaren arabera.

Zer formatakoa nahi duzu?  Kartoizko kaxak edukierara egokitu daitezen eraiki behar dira, ez alderantziz.

Behar bereziak? Plastifikazioak edo betegarriko materialak babeste-propietateak eta aparteko isolamendua eskaintzen dute.

Zure kaxek zu islatzen zaituzte doazen tokira joanda ere. Kartoiaren inprimaketak eta akaberak hainbat aukera dituzte.

Kaxa estandarren eredu asko dago eskuragarri. Eta ez baldin badira zure beharretara egokitzen, zuretzako fabrikatzen ditugu.

Materiala, eraikuntza, akaberak, stockajea, kopuruak… gure taldeak paketatze-irtenbiderik eraginkorra topatzen lagunduko dizu.




    FANFOLD
    Kartoi mugagabea

    Fanfold hasiera eta amaiera zehatzik gabeko pieza da. Kartoia une bakoitzean behar den neurrian akordeoi forman hedatzeko aukera ematen du.

    Plantxa bi norabideetan erraz tolesten da paketatzea behar den neurrira egokitzeko.

    picto-1-limousin-kartoiak-cartonajes
    INSTALAZIOETAN BERTAN

    Fanfold-ak instalazioetan bertan ebaki eta manipulatzeko erosotasuna eskaintzen du, tamaina eta formatu desberdinetako piezetarako neurrira egindako paketatzeak sortuz.

    picto-2-limousin-kartoiak-cartonajes
    TAMAINA PERTSONALIZAGARRIAK

    Kartoia luzetarako arrailekin markatzen da kontrakanalean, erraz toles dezazun eta paketatzea behar duzun formatuarekin osa dezazun.

    picto-3-limousin-kartoiak-cartonajes
    PRAKTIKOA BILTEGIAN

    Piezara ahalik eta gehien egokitzeko beharrezko kartoia soilik erabiltzen da, eta horrela, hondakinak murrizten dira.  Paketatzea eta garraioa errazten ditu.

    Cortando cartón fanfold
    Bodegón de cajas hechas con fanfold

    Fanfold kalitate eta kanal desberdinetako kartoian fabrikatzen da. Gainera, inprimatu eta pertsonalizatu egin daiteke.

    PET
    kartoia

    Barrera-materiala
    kartoi ondulatuko ezaugarriei, orain, polietilenoarenak eta PETenak gehitzen zaizkie.

    Horrela, muturreko tenperaturekiko paketatze isolatzaile bihurtzen da, % 100 birziklagarria eta kanpoko hezetasunarekiko erresistentea, barnealdekoa mantentzen duen bitartean.

    PET kartoiaren osaera

    PET Gardena (17 gr/m2)
    Polietileno Gardena (15 gr/m2)
    Papera (100 gr/m2)
    Kanala (mikro, 3, 4, 5, 8…)
    Estaldura

    picto-4-limousin-kartoiak-cartonajes
    picto-5-limousin-kartoiak-cartonajes
    picto-6-limousin-kartoiak-cartonajes
    LIKIDO ETA GANTZEKIKO ISOLAGARRIA

    PET barrera isolatzaile erresistentea da. Hezetasun-transmisio eskasaren bidez, egitura erresistenteagoa da.

    KORROSIORIK GABE

    Gainazala leuna da, edukiarekin korrosiorik eta urradurarik gabe. Edukiaren eta edukitzailearen arteko zuntzen transferentzia saihesten du.

    MUTURREKO TENPERATUREKIKO ERRESISTENTEAK

    Beroarekiko (+220 ºC) eta ultraizozketarekiko erresistentea (-40 ºC). Elikagaiak izozteko eta piezak berotan paketatzeko erabiltzeko aukera ematen du.

    PET duen kartoiak aukera
    zabala eskaintzen du
    paketatze industrialean,
    poliespanaren eta poliproilenoaren
    ordezkoa den neurrian.
    Ekonomikoagoa eta
    % 100 birziklagarria.

    Kartoiaren aukerak ia mugagabeak dira; zure produktuaren eta zure beharren araberakoa da guztia.
    Gure taldeak kanalaren, eraikuntzaren, akaberaren, inbentarioaren… gainean aholkatuko zaitu.